Zapatuan ‘Cuenta atrás’ thrillerra taularatuko dute Antzokian

Egoitz Unamuno 2025ko api. 21a, 11:37

Eduardo Pombar plazentziatarra antzezlaneko eszena batean. Iturria: Banarte.

Banarte antzerki konpainiak ‘Cuenta atrás’  thriller kutsuko antzezlana  taularatuko du zapatuan Antzokian. Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu HEMEN.

Zapatu arratsaldean, 20:00etan, Banarte konpainiak bere enegarren atzezlana taularatuko du Soraluzen: ‘Cuenta atrás’, Sonia Villamorrek zuzendu eta Jordi Galceránen “Carnaval” lanean inspiratutako thrillerra.

Obrak desagertutako ume baten gaineko ikerketa lana kontatzen du. Ertzaintzaren Operazio Berezien taldeak desagerpena ikertzen dihardu baina ez dago ez susmagarririk, ez pistarik, ez erreskate eskaririk. Bat-batean, dena okertzen da, bahitzaileak haurraren irudia publikatu eta 30 minutu ematen dituenean. Orduan, atzera kontaketa dramatikoa hasten da eta gertakariak azkartzen dira amaiera etsigarri baterantz.

Obran Enrique Castro inspektorea interpretatzen duen Eduardo Pombar aktore plazentziatarraren esanetan, “Cuenta atrás, thrillerra da. Tentsioa sortzen du eta publikoa ere partaide bihurtzen du kasua zela konponduko den jakiteko bidean”.

Antzezlana 2023ko abenduan estreinatu zuten Madrilen eta ordutik, estatuko eta Euskal Herriko hainbat hiritan taularatu dute: Sevillan, Ourensen, Salamancan, Kantanbrian, Tafallan, Durangon, Berangon, Plentzian… Eta Soraluzeko emanaldiaren ostean, datozen hilabeteetan eskainiko dute Sestaon, Ermuan, Erandion eta Bilbon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.