Jarraibideak edukiontzi marroia zabaltzeko

Egoitz Unamuno 2025ko api. 15a, 12:29

Azken egunetan, Plaentxia.eus-ek jakin du zenbait herritarrek zailtasunak izan dituztela txartel fisikoarekin edukiontzi marroia zabaltzeko eta horren aurrean, Soraluzeko Udaleko ingurumen teknikari Jule Urbietak jarraibideak eskaini ditu txartela egoki erabiltzen ikasteko.   

Apirilaren 7tik, herriko edukiontzi marroiak (organikoarenak) itxita daude eta zabaltzeko txartela erabili behar da, fisikoa edo birtuala. Txartel fisikoak apirileko lehen hastean banatu zituzten, etxebizitza bakoitzeko bana, eta oraindik jaso ez dutenek udaletxeko harreran jaso dezakete goizero.   

Txartel birtuala

Txartel fisikoaz gain, aukera dago mugikorrean txartel birtuala izateko. Horretarako ondorengo pausoak eman behar dira:

  • Norbere mugikorrarekin txartelaren QR kodea eskaneatu, birritan .
  • Aplikazioa deskargatu.
  • Aplikazioak aukera eskaintzen du etxe bakoitzeko nahi beste txartel birtual izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.