HERRITARREN AHOTIK

Kexa bart gaueko musikaren "ikaragarrizko bolumen" eta "zarata" dela eta

Erredakzioa 2025ko api. 12a, 10:08

Soraluze gauez. Iturria: Soraluze.eus.

L.R. herritarrak bere kexua adierazi du bariku gaueko musika emanaldiaren "ikaragarrizko bolumen" eta "zaratagatik". 

Honela kontatu L.R. herritarrak bart gauean bizi izan duen egoera: "Goizeko 5:45 dira, eta ez dakit nola lortu dugun lokartzea daukagun zarata, dar-dar eta hara ta hona dabilen jendearekin. Sentsazioa da jaiak direla baina inork ez digu abixatu.. Atzo arratsaldeko 20etan hasi zen Gaztelupeko terrazan DJ festa, egongo zenik abixatu gabe, terraza guztia hartuz eta ikaragarrizko bolumenean. Pazientziaz hartu genuen zarata egiteko muga 22:00ak arte izango zelakoan, baina egoerak berdin jarraitu zuen 23:00etan, eta hurrengo orduetan... Azkenean, desesperatuta, Ertzainetara deitu dugu baina ezin omen zuten egoera gelditu, partea bakarrik pasa omen ziezaioketen Udaletxeari. Baina ordu horietan zer da egin dezakeguna? Egoera hau jasangaitza da, eta kriston inpotentzia sortzen du, ze, gainera, ematen du horrela jarraitu dezaketela inongo eraginik jasan gabe! Udaletxeak neurririk hartzen ez badu eta benetan min egin dezakeen moduan eragin, hau aguantatzera behartuta gaude, benetan? Probatzera gonbidatzen zaituztet".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.