2023an eta 2024an hainbat bisita egin genizkien arduradun teknikoei arrakala konpon zezaten eskatzeko.
Urriaren 24an udal aparejadoreak esan zigun onartuta zeudela aurrekontua eta obra egin behar zuen enpresa.
Urtarrilaren 25ean abokatuarekin kontsulta egin eta alkateari idatzia bidali genion, arrakala berehala konpon zezaten eskatuz, hezetasunak barik itoginak baitaude etxe barruan. Gainera, sarri, komuneko argia piztean, diferentzialak salto egiten du, pilatutako hezetasunaren ondorioz.
Horrez aparte, arrakalatik arratoi mordoa igotzen dira; sentsazioa ematen du etxe barruan daudela.
Udal korporazio berria dugu orain dela ia bi urtetatik eta berdin segitzen dugu. Benetako lotsa.