Goizaldeko laurak inguruan irten da Burgosko Estrumar enpresatik Gabolatseko zubi berrirako piezarik handiena ekartzeko kamioi berezia, gondola eta 08:15-08:20 inguruan ailegatu da Baltegietara. Gidariak kontatu duenez„ herria zeharkatzeko “nahikoa lan” izan ditu.
Hori bai, deskarga lanak di-da batean eta ezuskotekorik gabe egin dituzte eta datozen orduotan pieza lotzeko soldadura lanak eta beste egingo dituzte.
Estrumar enpresakoek esplikatutakoaren arabera, zubiari beste bi pieza falta zaizkio. Gaurkoa baino txikiagoak dira haiek, 10 bat tonakoak. Haiek lotzen dituztenean, zubia 37 bat metro luze izango da. Datozen egunotan ekarriko dituzte zubiaren bi pieza horiek.
Bi hilabete inguru tardatu dute Gabolatseko zubiaren piezak egiten Burgosko Estrumar enpresan. Eibarko bidegorriak dituen bi zubiak -Maltzagakoa eta Eibarrera bidean dagoena- egin zituen enpresa berbera da.