Gaur, zubi berriko bi pieza ekarriko dituzte, zubi-brankak. Moyua enpresatik esandakoaren arabera, 14:00-15:00ak aldera iritsiko dira. Tartetxo batez moztu egin beharko dute errepidea, piezak iritsi eta deskargatu bitartean. Baina, goizean, behintzat, aurreikusitakoa baino tarte motzagoan izan dute errepidea itxita eta espero dute arratsaldean ere denbora laburra behar izatea horretarako.
Kontuak kontu, gaur zubi-brankak ekarri eta ipintzen hasiko dira. Aurreikuspenaren arabera, 17:00etarako bukatuko dituzte gaurko lanak
Eta bihar iritsiko da zubiaren piezarik handiena. Burgosko Estrumar enpresan fabrikatu dituzte zubiaren piezak, hain justu, Maltzagako oinezkoen zubi metalikoa eraiki zuen enpresa berbera.