Atzo, domeka, Ramadanaren azken eguna, Eid Al-Fitr eguna ospatu zuen Soraluzeko komunitate musulmanak goizean goiz hasita. Dotore jantzi, Zubi Nagusia festarako egokitu eta etxean prestatutako jan-edan gozoz betetako mahaiak atera zituzten bertara. Elkarren artean zein bertaratzen ziren herritarrekin konpartitu zuten guztia, pastak, pastelak, tea eta bestelakoak etengabe eskainiz. Udal ordezkariak ere izan ziren jaian.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.