Odola ematera joateko txanda har daiteke

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 26a, 08:02

Gaurtik, eguaztena, zabalik da odola ematera joateko txanda hartzeko bidea. Gaur eta bihar, Internet bidez har daiteke txanda, gotatanta.eus atarian. Bariku goizean, berriz, telefonoz hartu ahal izango da. Odol eratzeak bariku arratsaldean egingo dituzte.

Iritsi da odola ematera joateko urteko bigarren hitzordua. Barikuan 16:30etik 20:10ak bitartean izango dira osasun profesionalak Itxaropena Erretiratuen Elkartean.

Eta gaurtik zabalik da txanda hartzeko Interneteko bidea. Horretarako gotatanta.eus web orrira jo beharra dago eta hantxe bertan aukera daiteke zein ordutan joan nahi den odola ematera.

Osterantzean, betiko bidea, telefonoz txanda hartzekoa, bariku goizean izango da erabilgarri. Kasu horretan, honako zenbakira deitu beharra dago: 943 007885.  

Urteko lehen hitzorduan, urtarrilekoan, Soraluzeko marka hautsi egin zen; 60 odol emaile bertaratu ziren, bost berriak eta 55 odol poltsa eraman zituzten.