Patxi Bisquertek ekoitzitako 'Ombuaren itzala' filma proiektatuko da domekan Antzokian

Erredakzioa 2025ko mar. 26a, 09:00

Martxoaren 30ean, domekan, Ombuaren itzala filma proiektatuko da Antzokian, Pello Maria Otaño bertsolariaren bizitza kontatzen duen ikusentzunezkoa. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Patxi Bisquert bertan izango da. Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu HEMEN.

Ombuaren itzala euskal-argentinar ekoizpena da eta Pedro Mari Otaño bertsolari eta olerkari ezagunaren (Zizurkil, 1857-1910) bizitzako zenbait pasarte kontatzen ditu. Otañok behin baino gehiagotan emigratu zuen Argentinara, eta arrasto sakona utzi zuen itsasoaren bi aldeetan. 

Filma Patxi Bisquert zinemagile eta ekoizleak gidatu du eta talde-artistikoa osatu dute Uma Manterola, Olatz Beobide, Sara Cozar, Joseba Usabiaga, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre eta Kandela Manterola euskal aktoreek.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.