Joseba Irazokik emanaldi ederra eskaini zuen Gaztetxean

Egoitz Unamuno 2025ko mar. 23a, 11:47

Zapatu eguerdian, Joseba Irazokik emanaldi ederra eskaini zuen Gaztetxean, hurreratu ziren herritarren gozamenerako. Ordubete eskas iraun zuen kontzertuan,  Irazokik ‘Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II)’ bere azken diskoko kantak jo zituen, aurrelana eta inprobisazioa uztartuz. Beratarrak azaldu zuenez, diskoa istant composition filosofiarekin sortua da, alegia, kanta bakoitzaren bide nagusia aurrez sortu du eta ondoren, bide horren barruan, inprobisatu egiten du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!