Kontuak kontu, behin zubia fabrikatzen bukatu ostean, lau piezatan ekarri asmo dituzte. Ondorioz, piezak datozenean, puntualki itxiko dute errepidea Baltegietan. Izan ere, zubiko hiru piezak errepidetik deskargatuko dituzte SAPA ondora. Gero, han egongo den garabi batekin kolokatuko dituzte ibaiaren gainean. Garabiari dagokionez, SAPA ondoko bidetik sartzea aurreikusten dute.
Zubiaren laugarren piezari dagokionez, berriz, hura Gabolats kaletik ipiniko dute eta horretarako hara lekualdatu beharko dute garabia, SAPAn ezarrita ez litzatekelako ailegatuko.