Burgosen dihardute zubi berria fabrikatzen

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 21a, 12:26

Gabolatseko zubiko obrak atzo, eguena.

Gabolatseko zubi berria ipintzeko obren baitan, egunotan ibaiaren alde bietan dihardute lanean, eutsormetan eta zimentazioan. Bien bitartean, zubiaren piezak fabrikatzen dihardute Burgosen eta Plaentxia.eus-ek jakin duenaren arabera, han lan karga handiarekin dabiltza eta oraingoz, ez dakite zubiaren piezak Aste Santuaren aurretik edo ondoren entregatuko dituzten.

Kontuak kontu, behin zubia fabrikatzen bukatu ostean, lau piezatan ekarri asmo dituzte. Ondorioz, piezak datozenean, puntualki itxiko dute errepidea Baltegietan. Izan ere, zubiko hiru piezak errepidetik deskargatuko dituzte SAPA ondora. Gero, han egongo den garabi batekin kolokatuko dituzte ibaiaren gainean. Garabiari dagokionez, SAPA ondoko bidetik sartzea aurreikusten dute. 

Zubiaren laugarren piezari dagokionez, berriz, hura Gabolats kaletik ipiniko dute eta horretarako hara lekualdatu beharko dute garabia, SAPAn ezarrita ez litzatekelako ailegatuko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.