Primerako giroa lagun, atzo egun ederra pasatu zuen Itxaropena Erretiratuen Elkartearen txangora joan zen lagun-taldeak. Chillida Lekuko artelanak bertatik bertara bisitatu zituzten lehenengo, gidari eta guzti. Sagardotegian bazkaldu zuten bapo segidan, eta iluntzeak Zarautzen harrapatu zituen itsasoari begira. 71 lagun izan ziren txangoan. Argazkiak: Alberto Arizaga eta Lourdes Lizarralde.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.