Dagoeneko antzematen da Ezozibideko parke eta aparkaleku berrituek izango duten itxura. Farolendako oinarriak ere jarri dituzte eta errepidearen ibilbidea markatuta dago errebuelta berriekin. Egunotan, berriz, esparru horretan lurraren zorua jartzen ari dira harlauzekin eta laster, aparkalekuendako lurzorua aglomeratuz estaliko dute.
Aldi berean, auzoaren goiko aldean ere ari dira lanean. Han, hormigoizko habea bat jarri behar dute, gero altzairuzko baranda jartzeko. Obrak egiten ari den Artzamendi enpresako obra buruak esandakoaren arabera, orube horren beste pareta ere bota egingo dute.
Horrez aparte, jakinarazi du Aste Santuaren ondoren hasiko direla espaloian lanean. Besteak beste, lehen etxebizitzatik 34. etxebizitzarainoko espaloian, kota aldaketetan jardinerak jarriko dituzte eta espaloi berria oraingoa baino zabalagoa izango dela esan du.