Bisitari asko dabil Indalecio Ojangurenen argazki erakusketa ikusten

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 17a, 09:23

Arrakasta izaten ari da Indalecio Ojanguren argazkilari entzutetsuaren argazki erakusketa. 46 argazkiz dago ostuta, joan den astean zabaldu zuten eta bisitari asko dabil joan-etorrian. Gainera, argazkietan azaltzen diren pertsonak identifikatzen laguntzen dihardute bisitariek. Martxoaren 29ra arte izango da ikusgai.

Baserriak, baserritarrak, paisajeak, ermitak… denetarik erakusten dituzte Araneko erakusketa gelan ikusgai dauden erretratuek. Guztiek dituzte izenak ipinita eta askok baita urteak ere. Soraluzeko argazkiak dira gehienak, baina badira Osintxukoak eta Maltzagakoak ere. Bisitari asko dabilela esan dute antolatzaileek. Erakusketa ikustera joan eta berehala antzematen da hori.

Erakusketa martxoaren 29ra arte izango da ikusgai, Kontrargi Argazki Kolektiboaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.