Nahikoa lanekin dabiltza Santa Ana kaleko bizilagunak edukiontzi marroiekin. Otsailaren 18an Plaentxia.eus atariaren bitartez kexua helarazi zuten edukiontzi marroiak, aurrera begira barik, albora begira jarrita zituztelako eta ondorioz, kostata zabal zitzatekelako hondakinak bertara botatzeko. Gainera, kontatu zuten ez zela lehen aldia. Bada gaur, atzera ere argazkia bidali du R.I. herritarrak erakusteko edukiontziak txarto ipini dituztela berriro ere. Gainera, otsailaren 18tik hona beste hiru bat bider azaldu dira txarto ipinita.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.