Zurrumurru faltsuak

Mari Jose Arcelus: "Dendak zabalik jarraituko du beste hainbat urtean"

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 11a, 10:00

Mari Jose Arcelus saltokian.

Azken asteotan, zurrumurua zabaldu da herrian Arcelus denda ixtera doala baina Mari Jose Arcelus dendaren jabeak Plaentxia.eus-i jakinarazi dionez, bere asmoa da "hainbat urtean denda zabalik izatea". 

Mari Jose Arcelus saltokiko ugazabak esan duenez, otsailean, osasun arrazoiengatik hainbat arratsaldetan itxi egin behar izan zuen saltokia eta baliteke dena ixtera doanaren zurrumurrua hortik sortu izana.

Dena den, erabat gezurtatu du zurrumurru hori. Dioenez, berak dagoeneko betiko ordutegiarekin dihardu lanean eta ez du denda ixteko asmorik. Are gehiago, oraindik zenbait urtez zabalik izango duela jakinarazi du, ordaindik ez baitzaio erretiroa hartzeko garaia iritsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.