Gaur, kalteak baloratzeko eguna dute Galvanizados Arraten. Goizetik bertan dira lantegiko ugazabak eta langileak. Esan dutenez, oraindik ez dakite zelan piztu zen sua eta ezta kalteak zenbaterainokoak diren ere. Hori bai, ekoizpen-gunearen alboetako bat guztiz kiskalita dago. Perituaren zain daude benetako egoera zein den jakiteko. Bestalde, atzo moduan, gaur ere han izan da Unai Larreategi alkatea lantegiko ugazabei kezka erakutsiz eta laguntasuna eskainiz.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.