Atzo, denetariko herritarrak elkartu ziren M8aren bueltan. Umeak, gazteak, helduak eta nagusiak, gizonak zein emakumeak, gizarte eragileak zein ordezkari politikoak. Zubi Nagusitik abiatu, kiroldegiko pasealekua zeharkatu, Santa Ana kalera joan-etorria egin eta Kalebarrenetik pasatu ondoren, Plaza Zaharreko karpan bukatu zuten manifestazioa. Aurreikusitakoa baino ibilbide laburragoa egin zuten, eguraldiak baldintzatuta.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.