Manifestazio jendetsua "faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak" aldarrikatuz

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 9a, 09:51

Atzo, Martxoak 8, 200 bat herritarrek bat egin zuten Soraluzeko Emakume* Feministen deialdiarekin. Hainbat aldarrikapen haizatu zituzten, besteak beste, zaintza sistema publiko eta komunitarioa, emakume trans eta bollerek jasaten duten indarkeriarekin amaitzea eta jendarte feminista eraikitzea. Halaber, hainbat salaketa ere egin zituzten: faxismoaren eta eskuin muturraren indartzea, mugimendu feministaren kontrako oldarraldia eta mundua arriskuan jartzen dabilen krisi ekosoziala, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.