2025/03/08 - 2025/03/09 08:00

Kirola

Sora, asteburuko partidak

Sora, asteburuko partidak
Soraluze

Sorak bete-beteta du egutegia, talde guztiek baitituzte hitzorduak oraingo honetan. Batetik, Sorako Erregional Mailako taldeak etxean jokatuko du Ligako partida. Lider dagoen Urki izango du aurrez aurre, partida zaila, beraz. Animatzera juatea komeni. Domekan, 16:30ean da hitzordua, Ezoziko Futbol Zelaian. Gainerako taldeei dagokienez, benjaminek, alebinek eta gorengo mailako kadeteek etxean jokatuko dute. Guztiek ere domeka goizean, 10:00etan hasi eta bukatu  arte. Eta gainerako talde guztiek kanpoan dituzte hitzorduak.