Aratosteak 2025

Daltondarrak eta Lucky Luke irabazle

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 4a, 20:30

Gaur, Aratuste martitzena, aurtengo mozorro lehiaketako sari banaketa egin dute 20:00etan Plaza Zaharrean. Emandako lau sarien artean, nagusiena Daltondarrak eta Lucky Luke taldeak irabazi du; bigarren saria Bazen behin bizitza… bada taupada! taldeak irabazi du eta hirugarrena, berriz, Do-Re-Miren Magia taldeak. Azkenik, herritarrengandik Plaentxia.eus-eko bozketan boto gehien jaso dituen taldea Raili eta bere emozioak izan da eta hari eman diote herritarren saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.