Aurten aurkeztu diren 26 lehiakideren artean, bik 100 botoak gainditu dituzte dagoeneko eta hirugarrena 100 botoak lortzetik gertu dago. Mozorro lehiaketako bozketa ixteko azken orduak falta dira.
Herritarren boto horiek aintzat hartuta zein epaimahaiak berak erabakita, gaur, 20:00etan jakinaraziko dituzte zeintzuk diren aurtengo mozorro lehiaketako lau saridunak, Plaza Zaharreko karpan.
Honako sariak daude:
- 1. Sailkatua: 300 euro.
- 2. Sailkatua: 200 euro.
- 3. Sailkatua: 100 euro.
- Bozkatuena: 150 euro.
Sari hauez gain, epaimahaiak hala erabakitzen badu, beste aipamen edo sari bereziren bat eman dezake.