Aratosteak 2025

Marrazki bizidunen paperean guztiz sartuta

Ubane Madera Zangitu 2025ko mar. 3a, 09:11

Herenegun, Aratuste zapatua, eguerdi partean lehertu zuen festak. Lehengo eta oraingo marrazki bizidunetako pertsonaiek bete zituzten kaleak, taldeka zein banaka, karroza dotoreekin batzuk eta denak ere paperean guztiz sartuta. Hamelingo txirularia bailitzan, Latuna Bando txarangak atzetik izan zituen festazaleak, kalejira koloretsua kalerik kale eramanez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.