Mozorro lehiaketako oinarriak honakoak dira:
- Lehiaketaren gaia “MARRAZKI BIZIDUNAK” izango da.
- Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da bihar, 13:00etatik 21:00etara udaletxe azpian jarriko den photocall-ean argazkia atera eta 699868729 whatsApp zenbakira bidaltzea, zapatuko 22:00ak baino lehen, taldearen izena jarrita.
- Ezinbestekoa izango da eguerdiko 13:00-15:00 bitartean herrigunean ibiltzea; epaimahaiak bere lana egin dezan eta aurrez aurre ikusi ditzan mozorroak nahiz interpretazioak. Ikuskizunak behar bezala baloratuak izan daitezen, gutxienez, hiru gune hauetako batetik igarotzea eta interpretazioa bertan egitea ezinbestekoa izango da: Zubi Nagusian, Plaza Barrixan eta Plaza Zaharrean.
- Lehiaketan parte hartzeko antolatzaileek proposatutako gaiarekin lotuta egon beharko du mozorroak.
Kontuan hartuko dena
Epaimahaiak saria emateko orduan, honako hauek edukiko ditu kontuan:
- Interpretazioa (kalean zehar mozorroari lotutako jarduna, imitazioa eta antzerkia oinarri duena).
- Eszenografia eta atrezzoa (jantzitako mozorroarekin batera erabilitako osagarriak eta eszenaratzeko baliabideen lanketa).
- Originaltasuna (mozorroa aukeratzerako orduan, mozorroen eraikuntzan… erakutsitako originaltasuna).
- Janzkera (mozorroak ezaugarritzeko aukeratutako materialak, eskuz egina izatea baloratuko da…)
Epaimahaiak hiru sari
Epaimahaia Udaleko Kultura Batzordeak izendatutako 3 pertsonak osatuko dute eta honako hiru sari banatuko dira.
- 1. Sailkatua: 300 euro.
- 2. Sailkatua: 200 euro.
- 3. Sailkatua: 100 euro.
- Bozkatuena: 150 euro.
Sari hauez gain, epaimahaiak hala erabakitzen badu, beste aipamen edo sari bereziren bat eman dezake.
'Plaentxia.eus'-eko bozketa
Azken hori, herritarren saria, Plaentxia.eus atarian herritarren boto gehien jasotzen dituen mozorroarendako izango da.
Lehiaketan parte hartuko duten taldeen argazkiak domeka 13:00etarako argitaratuko dira; orduantxe zabalduko da botoa emateko aukera eta botoa eman ahal izango da martitzeneko 13:00ak bitartean.
Sari banaketari dagokionez, martitzenean, 20:00etan banatuko dituzte sariak, Plaza Zaharreko karpan.