Egun betea antolatu dute Itxaropenakoek martxoaren 20rako. 09:15ean Soraluzetik irten eta Donostian egingo dute lehen geldialdia, Xanti jatetxean hamaiketakoa egiteko. Handik, Chillida Lekura joango dira hura bisitatzera, nahi izanez gero, bisita gidatu eta guzti.
14:00etan, berriz, Egiluze sagardotegian dute bazkaltzeko hitzordua eta eguna Zarautzen paseoa emanez borobilduko dute.
Izen-ematea martxoren 4an zabalduko dute, martitzena. Eta izena emateko aukera izango da martxoaren 6an, 11n eta 13an ere bai, 11:00etatik 12:00ak bitartean Itxaropenako bulegoan. Prezioa da 70 euro.