Gertakariak

Mapfre aseguru etxera sartu dira

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 26a, 10:49

Aseguru etxeko atea hautsita.

Bart gauean, martitzena, Kalebarrengo Mapfre aseguru etxeko sarrerako kristala apurtu eta barrura sartu ziren. Ainhoa Ibarzabal ugazabak esan duenez, mahaiko kaxoiak zabalik topatu zituen bera etorri zenean, baina momentuz, ez du ezer faltan igarri. Atzo gauean bertan izan zen Ertzaintza lekuan eta ugazabak gaur jarriko du salaketa.

Mapfreko Soraluzeko Ainhoa Ibarzabal ugazabak kontatu duenez, atzo, 23:15ak aldera gertatu zen lapurreta saiakera. Ibarazabali inguruan zebiltzan bizilagunek kontatutakoaren arabera, zaratak entzun zituzten eta gero bizpahiru lagun aurpegia estalita zutela ikusi zituzten. Esan diote, baita ere, pareko atarian sartzen ikusi zituztela.

Bizilagunetako batek Ertzaintzari abisatu zion eta Ibarzabal bera ere bertaratu zen. Atearen kristala saltoki barruan zegoen, guztiz apurtu barik, paretaren kontra lagata. Horrek nabarmen zailtzen zuen dendara sartzea. Kontuak kontu, ugazabak igarri zuen norbait barruan ibili zela, ze mahaiko kaxoiak zabalik topatu zituen. Hori bai, momentuz, ez du ezer faltan igarri.

Hirugarren aldia da Mapfre aseguru etxera sartzen direla, sei hilabetean bigarren aldiz.