Gaur, zapatua, eguerdia pasa zela, Frontoi kaleko etxe batean eztabaida handia gertatu da bi gizonezkoren artean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, bi gizonezkoek pisua konpartitzen dute eta borrokan, batak besteari artaziekin egin dio eraso eta besteak plater edo antzerako zerbaitekin. Xehetasunen arabera, erasoaren ondorioz, bi gizonezkoak zauritu egin dira. Zubi Nagusian artatu dituzte larrialdi zerbitzuek eta ospitalera eraman berri dituzte (14:30), Mendaroko ospitalera bata eta bestea Arrasatekora.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.