Junta aldaketa eta beste, Itxaropenaren batzar orokorrean

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 17a, 10:45

Zuzendaritzako kideak iazko batzarrean.

Eguen honetan, Itxaropena Erretiratuen elkarteak urteko batzarra egingo du. 17:15ean hasiko da eta besteak beste, 2024ko memoria, kontu ekonomikoak eta junta aldaketa izango dituzte hizpide. Azken horren kasuan, Zuzendaritza Batzordeko hiru kide berrituko dira. Itxaropena elkartean bertan da hitzordua.

Egueneko batzar orokorrera, Itxaropena elkarteko bazkide guztiak daude deituta, 600 lagun inguru. 17:00etan da lehen deialdia eta17:15ean, bigarrena, beraz, orduantxe hasiko da.

Landuko dituzten gaien artean, berriz, 2024an egin dituzten jardueren deskargua egingo dute, elkartearen diru kontuak zurituko dituzte eta Zuzendaritza Batzordea berrituko dute. Azken horren kasuan, hiru kide irten eta beste horrenbeste sartuko dira juntara.