Istripua Zubi Nagusian

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 17a, 09:26

Gaur goizean, astelehena, auto batek Zubi Nagusian istripua izan du. Lekukoen arabera, zubitik zetorren beste ibilgailu bat eskibatzeko, Errabaletik zetorren autoak ezkerretara egin eta Errabal kaleko 17. etxearen kontra jo du. 20-30 urte bitarteko gaztea ez dute osasun profesionalek artatu. Une honetan, autoa erretiratzeko zain daude.

Lekukoek kontatu dutenez, 06:30-06:50 bitartean gertatu da istripua. Kolpea jasan duen autoa Errabaletik zetorren eta une horretan, beste ibilgailu bat Zubi Nagusitik atera da; hura saihestu nahian, Errabaletik zetorren autoaren gidariak ezkerretara egin du eta Errabal kaleko 17. etxearen paretaren kontra jo du.

Argazkietan ikusten denez, autoak aurretik hartu du kolpea. Haren ondorioz, airbagek salto egin dute. Errabaleko 17. atariko bizilagun baten arabera, demaseko danbatekoa entzun dute. Kalera jaitsi eta gidariari autotik irteten lagundu diote. Ondo antzean zegoela-eta, gaztea lanera joan da.

Une honetan, garabiak autoa erretiratzeko zain daude zubian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.