Euskal Aratosteetako kalejirarako motorrak berotzen

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 10a, 12:12

Euskal Aratosteetan egingo den kalejira herrikoirako entsegua egin zuen herritar talde batek antzokian, atzo, domeka. Urrats Dantza Taldeko dantzarien gidaritzapean eta Soraluzeko Txistulariek musikatuta entseatu zituzten dantzak. Kalejirari dagokionez, otsailaren 28an, 18:30ean Plaza Zaharretik abiatuko da eta kalerik kale jardungo dute dantzan animatzen diren guztiek. Amaitutakoan, afari-merienda elkarrekin. Hurrengo entsegurako hitzordua otsailaren 23an izango da, 11:00etatik 12:30era antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.