Atzo, domeka, 104 umek parte hartu zuen Aisialdia Elkarrekin ekimenak antolatutako zirku tailerrean. Zankoak, telak, malabareak, aroak, baloi erraldoia… denetik probatu zuten eta denean ibili ziren goiz partean, zirku eskolako begiraleek zein gurasoek lagunduta.
Adinaren arabera banatuta, atzo, zirku kontutan ere benetan abilak eta trebeak direla erakutsi zuten Soraluzeko ume askok. Beste askorentzat, berriz, halako oreka zein trebezia jolasak probatzen zituzten lehen aldia izan zen.
Kasua kasu, pozik ikusten zitzaien zirkuko dinamizatzaileen esanak adi-adi entzun eta jarraitzen. Kopuru aldetik ere arrakastatsua izan zen ekimena, 104 umek parte hartu baitzuen.