HERRITARREN AHOTIK

Arratoiak bidegorriko pottoken eremuan

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 4a, 13:07

Herritar batek baino gehiagok kexua helarazi du bidegorriko pottoken eremuaren egoerarekin lotuta. Kezka nagusia da arratoiak ere bizi direla bertan. Hainbat herritarrek buelta eta guzti hartu izan dute ingurura ailegatu eta arratoiak bueltaka ikustean. Kezka horrekin batera, pottoka haien egoerari buruzko ardura ere partekatu dute. Txakur-jabe batek  honakoa helarazi du: Ni dendara banoa eta txakurra kanpoan lotuta lagatzen badut, norbaitek salaketa ipin diezadake; baina pottoka haiek dauden moduan bizi daitezke? Lokatzetan sartuta…"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.