ARGAZKI SORTA

Ur bedeinkatuz blai

Ubane Madera Zangitu 2025eko otsailaren 4a

Atzo, San Blas eguna, eliza guztiz bete zen San Blas eguneko bedeinkapenerako. Familia eta ume askok eraman zituzten etxean egindako sanblas opilak telazko zapitan batuta, eta, gora-gora jaso zituzten Joseba Gonzalez parrokoak ur bedeinkatuz betetako hisopoarekin zipriztindu zitzan. Elizkizun horretan ohi denez, zipriztindu baino sanblasak busti egin zituen parrokoak eta horrek poz-pozik laga zituen bertaratutakoak.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.