Gaur, barikua, 17:30ean bi autok istripua izan dute saihesbidean. Larrialdi zerbitzuetako langileak beraratu dira, besteak beste, anbulantziak eta Ertzaintza. Hain justu, Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua izan duten ibilgailuetako pertsonak lekuan bertan artatu dituzte eta ez dute inor ospitalera eraman behar izan. Istripuaren eraginez, errei bakarra izan da zabalik, errepidea garbitu duten arte. Ertzaintzak esan duenez, 18:30erako zabalik zegoen saihesbide osoa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.