Dantzan egin, zankotan ibili, josi, pankartak marraztu… denetik egin zuen ume mordoxka batek domekan, Euskal Aratosteen lantaldeak antolatutako tailerretan. Goiz osoko topaketa izan zuten Araneko kulturguneko hainbat espaziotan tailerka banatuta eta ume guztiek probatu zituzten tailer guztiak. Kukumixoko, Atxolin Guraso Elkarteko, Urrats Dantza Taldeko, Soraluzeko Txistulari Elkarteko, Pil-pileaneko eta udaleko boluntarioek gidatu eta lagundu zuten ekimena.