Marina Anitua Soraluzen bizi da eta “azken urteetan antzerkiaz ikasitakoa konpartitzeko”gogoz antolatu du tailerra herrian.
Izen-ematea zabalik dago eta dagoeneko 6 pertsonek eman dute izena. Prezioa 20 eurokoa da saioko eta lau saioetarako inskribatuz gero, 70 eurokoa. Dena den, Anituak azpimarratu duenez, norbaitek ordaintzeko arazorik izango balu, aukera izango luke saioetara joateko. Izena eman nahi izanez gero, 687344243 telefonora deitu edo idatzi behar da.