Marka hautsita!

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 25a, 17:27

Nerea Asua Horrillo lehen aldiz odola ematen. Argazkia: Soraluzeko Odol Emaileen Elkartea.

Atzo, barikua, aspaldiko markarik onena hautsi eta 55 odol poltsa eraman zituen Soraluzetik Odol Emaileen Elkarteak. Bertaratu ziren 60 odol emaileetatik, bost berriak izan ziren, gainera. Bestalde, odol ateratzeak egiten zebiltzan bitartean, ebakuntza bat eta transfusioa behar izan duen pertsona baten mezua jaso zuten odola emateagatik eskerrona adierazten.

Atzo, lanpetuta ibili ziren Odol Emaile Elkarteko medikuak eta langileak odola ematera bertaratu ziren soraluzetar guztiak artatzen.

Guztira, 60 herritar joan ziren eta 55 odol-poltsa atera zituzten -arrazoi bat edo beste tarteko, bostek ezin izan zuten eman-. Bertaratu ziren emaileetatik beste bost, berriz, odol emaile berriak izan ziren. “Primeran!” esan dute Soraluzeko Odol Emaileen Elkartekoek herritarren erantzun horrengatik.

Gainera, kontatu dutenez, odol ateratzeak egiten zebiltzan bitartean, ebakuntza bat egin eta transfusioa behar izan zuen pertsona baten mezua jaso zuten: “Eskerrik asko odol hartzaile baten partetik".