None
Soraluze Futbol Taldeko 1. kadeteek kenduta, gainerako talde guztiek zapatuan jokatuko dituzte partidak eta horietatik bik etxean. Etxekoekin hasita, 11:00etan Infantil B taldeak jokatuko du Bergarako taldearen kontra. Arratsaldean, berriz, nagusiak izango dira Ezoziko Futbol Zelaian. 16:30ean hasita. Zapatuan, kanpoan jokatuko dute gorengo mailako kadeteek, 10:00etan, Zumarragan, Urolaren kontra eta Infantil A taldeak, 12:30ean Arrasaten, Mondra taldearen kontra. Azkenik, domekan 1. kadeteek jokatuko dute Ezoziko futbol zelaian, 11:00etan, Idiazabalgo taldearen kontra.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.