Kalebarren kaleko Tanger saltokitik zakarrontzia jartzeko eskaera egin dute herriko webgunea baliatutra. Mustak kontatu duenez, ikusita jendeak lurrera botatzen zituela zikinak, berak ipinita zeukan bat dendaren sarreran, kalean. Baina jendeak denetik botatzen dio barrura, baita txakur-kakak ere. Esan duenez, eskatuta dauka zakarrontzia jartzea dendatik gertu, baina oraingoz ez du lortu eta dioen moduan, Plaza Berrian bi daude eta Plaza Zaharrean gehiago, baina Kalebarrenen ez dago bat bera ere.