HERRITARREN AHOTIK

Bidegorrian ere txakurrak lotuta

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 22a, 08:23

J.I. herritarrak gogorarazi nahi du bidegorrian ere txakurrek lotuta joan behar dutela. Kontatu duenez, bidegorritik zebilela, solte zebiltzan hiru txakurrekin egin zuen topo eta gainera berarengana joan ziren. Berak txakurrak gustuko ditu, baina badaki askori beldurra eragiten dietela. Horregatik ekarri nahi du gogora lotuta eraman behar direla. Hori adierazten duen kartela ere badago bidegorri hasieran. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.