BIDEOA

Katamarran ume-txokoa ezagutarazteko ate irekiak

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 22a, 08:00

Barikuan eta zapatuan, Katamarran ume-txokoa ezagutarazteko ate irekiak egingo dituzte; barikuan 16:30etik 19:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:00etara. 2024ko apirilean zabaldu zuten Katamarran ume-txokoa eta balorazio positiboa izan du, familiendako aterpe, umeen psikomotrizitatea lantzeko eremu eta guztiendako topaleku modura. Orain arte 37 bazkide-erabiltzaile dira. 10 euroko kuota sinbolikoa ordainduta egin daiteke bertako bazkide. Xehetasunak Katamarran ume-txokoko guraso elkarteko ordezkariek eman dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.