Asteburuan jokatutako partiden emaitzak helarazi ditu Soraluze Pilota Elkarteak eta haien arabera, Soraluzeko ordezkariek jokatutako lau partidetatik hiru irabazi egin zituzten.
Kanpoko guztiak irabazi
Herrian bakarra jokatu zuten, barikuan Tolosaren kontra, eta huraxe izan zen galdu zutena, 4-16. Idiazabalen jokatutakoa, berriz, 14-16 irabazi zuten soraluzetarrek eta Zaldibian jokatutakoa 11-18. Bestalde, beste bi partidatako kontrako bikoteek ezin izan zuten etorri, Infantil mailakoek eta paletakoek eta horrenbestez, Soraluzeko elkarteari eman dizkiote garaipenak
Azkenik, nagusien Euskal Ligan 16-22 irabazi zuten Etxaniz-Balerdik euren partida, Atarrabian.