Mabel ile-apaindegian kontatutakoaren arabera, 20 euroko bi billete faltsu atzeman zituen Gabonen bueltan. Momentuan igarri zuen zerbait arraroa, baina ez zuen konprobatu, oso jator portatu baitzen ustez haiekin ordaindu zuen bezeroa. Baina gero, ikusi zuen bi billeteek “papera lodiagoa” zutela, “kolore desberdina eta marrazkiak ere desberdinak ziren”.
Gaineratutakoaren arabera, herritik kanpoko neska bat zen eta ume batekin zegoen.
Billeteei dagokionez, banketxeak hartu dizkio baina ez dizkio bueltatu, zirkulazioz kanpo lagatzeko.
Gilan eta Ehuneko dendan
Bestalde, lehenago, Gila tabernan azaldu zen beste billete faltsu bat, kasu horretan 50 eurokoa. Eta lehenago, uda ostean, 20 eurokoa Ehuneko dendan.
Azken bi kasu horietan ere esan dutenez, billeteak “txarto” eginda zeuden, baina momentuan, lanean zebiltzala ez zuten konprobatzeko aukerarik izan.
.