Erakusketa eta 3D betaurrekoekin saioak Itxaropenan

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 9a, 16:33

Hainbat lagun Elgoibarko saioetan parte hartzen. ARgazkia: Meka Lanbide Eskola.

Argazki erakusketa batekin eta 3D betaurrekoen saioekin hasi dute 2025a Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Argazki erakusketari dagokionez, Fernan Oregik Jaizkibelen ateratako argazkiz dago ostatuta. 3D betaurrekoen saioei dagokienez, berriz, urtarrilaren 15ean eta 22an egingo dituzte eta nahi duen edozein erretiratu edo pentsiodun bertara daiteke baina izena eman beharra dago. Itxaropenako juntatik esan dutenez, Elgoibarren egin izan dituzte halako saioak eta oso gustagarriak izan dira erabiltzaileendako.

Argazki erakusketa koloretsuarekin estreinatu du 2025a Itxaropena Erretiratuen Elkarteak. Labetxu izenburua du eta Fernan Oregi argazkilariak Jaizkibelgo itsaslabarretan ateratako erretratuekin dago osatuta. Hilabete amaierara bitartean ikusi ahal izango da Itxaropenako tabernan.

Horrekin batera, 3D betaurrekoekin lau saio antolatu dituzte urtarrilaren 15erako eta 25erako. Egun bakoitzean bi saio egingo dituzte, 11:00etatik 11:45era eta 12:00etatik 12:45era eta, saio bakoitzean seina pertsonak parte hartu ahal izango du. Partaide kopurua jakiteko, aldez aurretik izena eman beharra dago, Itxaropenako juntako bulego ordutegian. Erretiratuei eta pentsiodunei zuzendutako ekimena da.

Elgoibarren arrakastatsu

3D betaurrekoen saioak Elgoibarko MEKA Lanbide Eskolako Pertsonei Arreta izeneko zikloko ikasleek antolatu dituzte. Itxaropenako juntatik esandakoaren arabera, Elgoibarren egin dituzte halako saioak arrakasta handiarekin, partaideendako oso gustagarriak izan baitziren. Soraluzeko saioak Itxaropena elkartean izango dira.