Bihar, Ramirezen 'Lerro infinituak' bilduma aurkeztuko da Oreka Art galerian

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 9a, 08:55

'Lerro infinituak' bildumaren obra batzuk. Argazkia: Camilo Lopez.

Oreka Art galeriak bihar, barikua, emango dio hasiera 2025 denboraldiari, primizia batekin. Izan ere, aurrenekoz, galeristak eta artistak bat egingo dute Gabolatseko arte galerian, Ramirezen beraren bilduma berria aurkezteko: Lerro infinituak. 19:00etan da inaugurazio ekitaldia. 

Bihar, barikua, jarriko ditu ikusgai Alberto Ramirez artistak berak egindako azken obrak berea duen Oreka Art galerian, Lerro infinituak izenburupean.

Bilduma osoa argitara aterako duen lehen aldia izango da. Baita bere galerian erakusketa propioa antolatzen duen lehenengo aldia ere. Halaxe esplikatu zion Ander Gomez kazetariari: “Beti saiatzen naiz herrian aurkezten, beste edonon baino lehen” (…) "Beti nabil besteentzat lanean… orain, behingoz bada ere, niretzat egingo dut lan (barre)". 

Bihar, 19:00etan inauguratuko da erakusketa eta urtarrilaren 28ra arte izango da ikusgai.