Zubiaren ertzetako azpiegiturak lekuz aldatzen dihardute aste honetan

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 8a, 11:57

Gaur, urtarrilak 8 hasi dira Gabolatseko zubi zaharra bota eta berria ipintzeko lanik handienak. Luze joko dute lanek eta faseka egingo dituzte. Obra buruak esandakoaren arabera, aste honetan, inguruko azpiegiturak lekuz aldatzen jardungo dute. Dagoeneko zubia itxita dago oinezkoendako zein ibilgailuendako eta halaxe mantenduko da obrak bukatu artean. Udaltzaingotik esandakoaren arabera, gaur, momentuz, normaltasunez doa zirkulazio aldaketa.

Zubiko azken azpiegiturak lekuz aldatzeko obrak egiten dabil Moyua enpresa Gabolatseko zubian. Dagoeneko zubi azpikoak lekuz aldatu zituzten eta aste honetan, zubiren ertzetakoak aldatuko dituzte.

Ana Oroz obra buruak esplikatutakoaren arabera, lan horiek bukatutakoan, ibaian plataforma lezoi bat eraikiko dute ibaian, hurrengo faseetako lanak egiteko: zubia bota eta berria eraiki. Plataforma eraikitzeko lanen kasuan, eguraldiak eta batik bat, ibaiko uren egoerak baldintzatuko du lanen erritmoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.