HERRITARREN AHOTIK

Ibairako pasabidea zikin-zikin

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 7a, 12:24

Herritar batek baino gehiagok helarazi du kexua Errabaleko ibairako pasabidearen egoera dela-eta. Argazkian ikusten den moduan, denetik dago hara botata, artaziak, kartoiak, mikrouhinen etxetresna, aulki bat… eta denbora luzea darama horrela. B. R.-k dioenez, “simaurtegi” bat dirudi lekuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.