ARGAZKI ALBUMA eta BIDEOA

Gozoki eta opari mordoa partitu zituzten Errege Magoek

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 6a, 12:08

Gaur, Errege Eguna, Soraluzeko ume asko ibiliko dira Hiru Errege Magoek lagatako opariekin jolasean. Ekialdetik etorritako erregeak atzo izan ziren udalerrian haien gutunak batzen. Mesedeetako egoitzako bizilagunak bisitatu ondoren, zaldira igo eta erdigunetik kabalkada egin zuten eliz atariraino. Hantxe egin zuten gutun bilketa. Opariak, gozoki mordoa eta noski, ilusioa partitu zuten barra-barra. (BIDEOA barruan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.