Atzo, eguena, lortu zuten joan den abenduaren 25eko lur-jausiak matxuratutako egoitzako galdara konpontzea. Haren kontrara jausita zeuden harriak eta lurra erretiratu ostean, teknikariek konpondu zuten. Horri esker, berreskuratu dute ur beroa zein berogailua egoitza osoan.
Unai Larreategi alkateak esandakoaren arabera, orain hasiko dira lur-jausiaren egonkortzea “nola bideratu aztertzen, baina tentuz eta ondo egin beharrekoa izango da”. Xehetasunen arabera, gaur bertaratuko dira, besteak beste, Udaleko arkitektoa eta aparejadorea lekua ikuskatzera.